Metro Bilbao gau osoan ibiliko da, larunbatetan izaten den maiztasunarekin, ostiral honetan (ekainak 6) hasi eta datorren irailera arte. Horrela, normalean ostiraletan 02:00etan amaitzen den zerbitzua 06:00etara arte luzatzeko erabakia indarrean egongo da udako lau hilabeteetan, ekainetik irailaren amaierara, alegia. Eta metroa etengabe ibiliko da udako lau hilabeteetako asteburuetako hiru egunetan. Horrenbestez, ostiral eta jai bezperetan gau osoan biliko dira trenak, 15 minutuko maiztasunarekin Etxebarri-San Inazio tartean, eta 30 minutukoarekin Basauri-Santurtzi eta Etxebarri-Plentzia tarteetan. Udako aldira eta herri eta auzoetako jaien ondoriozko eskari igoerara egokitzen den zerbitzuak ekainaren 6tik irailaren 26ra arteko ostiralak hartuko ditu. Era berean, uztailaren 24an eta 30ean (Algortako San Inazio jaietan) eta abuztuaren 14an (Algortako Portu Zaharreko jaietan) ere, jai bezperak direnez, gau osoko zerbitzua jarriko da. Argazkian, metroa jendez gainezka artxiboko irudian.