Algortako San Inazio jaietako kartela aukeratzeko herri bozketa abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 6a, 01:52

Algortako San Inazioetako jai batzordeak apirilaren erdialdean abiatu zuen aurtengo kartel lehiaketa. Lanak aurkezteko epea igarota, jasotako guztietatik hiru aukeratu dituzte. Gauzak horrela, aurten ere azken erabakia herritarren esku utzi dute jai batzordekoek. Bozketan parte hartu nahi duen guztiak mezua bidali beharko du aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com helbide elektronikora, izenburuan "Kartel Lehiaketa" jarriz eta edukian aukeratu duen kartelaren zenbakia zehaztuz: "1. kartela", "2. kartela" edo "3. kartela". Horrenbestez, bozkatzeko epemuga ekainaren 11a, asteazkena, izango da, arratsaldeko 6etan. Irabazlea zein den erabaki artean, aurkeztutako kartelen egileen izen-abizenik ez du emango jai batzordeak. Gogoratu, uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean ospatuko direla aurten Algortako San Inazioak. Boto gehien jasoko dituen kartela izango da horien irudia. Horren egileak, berriz, 150 euro jasoko ditu.

1. kartela: "Jaietarako prest!"

1. kartela. Jaietarako prest!

2. kartela: "Kolorez beteriko jaiak!!!"

2. kartela. Kolorez beteriko jaiak!!!

3. kartela: "Zure saltsan!!"

3. kartela. Zure saltsan!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun