Parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere, testu bi bidali ahal izango ditu (bi kategoria berean edo testu bana bi kategoriatan; bi testuak argazki berekoak izan daitezke).
Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira, Egizu elkarteko eta "UK" aldizkariko lagunek azaldu dutenez: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Horretarako dagoeneko 10 argazkilariren argazki bana aukeratu dira eta horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek.
Hirugarren ekitaldi honetarako euren argazkiak helarazi dizkiguten Uribe Kostako (edo bizi diren) profesional edo zaletuak dira: Alfredo Aldai, Mikel Martinez, Andoni Lubaki, Asier Mentxaka, Jon Astorquiza, Zuriñe Unzueta, Endika Martinez, Victoria Bengoa, Gari Bilbao eta Ana Gonzalez.
Sariak
Uribe Kostako epaile bik osatutako epaimahaiak epaia irailaren 8an emango du ezagutzera.
Kategoria bakoitzeko irabazle bana izango da eta 200 euro jasoko ditu. Horiez gainera, argazki bakoitzeko testu irabazle bat aukeratuko da eta beraientzako saria lanak datorren irailetik aurrera eskualdeko hainbat lekutan antolatuko den erakusketa ibiltarian ikusgai egotea izango da. Jasotako testu guztiak webgunean agertuko dira.