Zer da denon artean eskainiko duguna?
Sare sozialetan jarraipen koordinatua; Giza kate osoko argazkiak bilduko dituen mapa interaktiboa; Giza katea dokumentatuko dugu, argazkiz eta ikus-entzunezko formatuetan, lurretik eta airetik; Irrati bidez entzungo den eta webguneetan streaming bidez zuzeneko irudiekin hornituko dugun ikus-entzunezko saioa; Gauean ordubeteko telebista saioa egunak utzi duen onenaren laburpen gisa; Denon artean grabatutako irudirik onenekin, bideo laburpena sarean zabaltzeko.
Nork hartuko dugu parte elkarlanean?
• Ahotsa
• Aiaraldea
• Anboto
• Argia
• Arrosa sarea
• Barren
• Berria
• Goiena
• GoierriTB
• Guaixe
• Hamaika
• Hitza
• Hitzondo
• Info7
• Librean zuzenekoak
• Naiz
• Pil-pilean
• Piztu
• Tolosaldeko ataria
• Tokikom
• Topatu
• 25 Geltokia
• Uriola.info
• Ukberri.net
"Giza katea #elkarlanean" bideoa
Euskal Herriko makina bat blogarik eta komunikabidek aurreko greba orokorretan eta zoritxarreko Egunkaria auzian sustatutako bidea jarraituz, gaur dozenaka herri komunikabideok elkarlanean egingo dugu erabakitze eskubidearen aldeko jende katearen jarraipena, tartean UKBERRI.NETek. 123 kilometroz, 100.000 lagun baino gehiagoz, Durango eta Iruñea erabakitze eskubidearen aldarriz batuko duen jende katea elkarlanean jorratuko dugu irratiok, egunkariok, aldizkariok, telebistok zein orainkari digitalok. Guztioi iruditu zaigu