Uholdea, tsunamia, lurrikara, une historikoa... euskararen aldeko Korrikak ematen dituen sensatsioen antza izan dute gaur Durango eta Iruñea arteko kale, plaza eta errepideek. Nondik begiratuta ere, irudi politak, parte hartze zabala eta 150.000 pertsona baino gehiagoren asmo bateratua: Euskal Herriarentzako erabakitze eskubidea aldarrikatu eta lortzeko pausoak ematea. Itsaso horren barruan, 5.000 bat uribeskostarrek ere beraien arri koxkorra ekarri dute, Elorrion, Arrasaten eta Antzuolan, batzuetan zegokien lekuetan eta beste batzuetan ondoko kilometroak sendotzen. Irribarre, olatu, kliska, dantza, taberna ibiltari eta bestelako animazioen atzean aurpegi ezagun asko izan da. Baten batzuk aipatzearren, Jone Uria eta Fredi Paya bertsolariak, Jon Inarritu diputatua, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia, Laura Mintegi legebiltzarkidea, Konrado Mugertza Eusko Jaurlaritzako zuzendaritza kidea, Maitane Nerekan, Betitxe Saitua, Iker Jalon eta Dabid Krestelo zinegotziak edota Bittor Aboitiz Espainiako rugby selekzioko jokalaria. Argazkian, jende katea Antzuolan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!