Maiatzaren 20an Leioa eta Erandioko campusean hildako 45 urteko beharginak lan kontraturik ez zuela zabaldu du gaur Euskadiko CCOO sindikatuak. Eraikin horretako teilatua iragazgaizteko lanetan ari zela, 25 metroko altuera batetik erori zen T.C.L. Langile erakundeak adierazitakoaren arabera, EHUk Gaimaz enpresari eman zizkion teilatua iragazteko lanak; hark Portugaleteko Lan Ondo Multiservicios azpikontratatu zuen obra egiteko. Alabaina, hildako langilea "ez zen enpresa horretakoa". Hasiera batean zabaldu zen langile autonomoa zela, baina, CCOOk adierazi duenez, hildakoa "kontraturik gabe" ari zen lanean. Sindikatuak auzitara joko du hildakoaren senideek dagozkien kalte-ordainak jaso ditzaten. Adierazi du Lan Ondo Multiserviciosena dela ardura nagusia, hark eman ziolako lanak egiteko agindua, inolako segurtasun neurririk eskaini jabe. Horregatik, bide penaletik joko du enpresako administratzaileen aurka. Argazkian, osasun zerbitzuek gorpua zaintzen, epailearen zain / © Ikasle Ekintza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!