Zenbait presoren helegiteak aurkeztu dituzte jada abokatuek: oso gaixotasun larriak izanik egoerarik muturrenekoetan dauden Txus Martin, Aitzol Gogorza eta Ibon Iparragirre askatzeko eskatuz helegiteak aurkeztu dituzte Espetxe Zaintzarako Zuzendaritzan, eta Ventura Tomeren zigorra eteteko eskatuz. Gaixotasun larri eta sendaezinagatik askatzeko eskaera egina duen Ibon Fernandez Iradiren kasuan, auzia aztertzeko epaiketa egin zela gogoratu dute abokatuek. Hilaren 20an ezagutuko da erantzuna.
Baionarako autobusa
Bitartean, larunbat honetarako (ekainak 14), Baionan deituta dagoen euskal preso eta iheslari politikoen nazio manifestaziora joateko autobusa aterako da Uribe Kostatik. Garraioak Plentzian (12:45), Sopelan (12:55), Berangon (13:05), Algortan (13:15), Itzubaltzeta / Romon (13:25), Leioan (13:35) eta Erandion (13:45) hartuko du jendea. Buelta manifestazioa bukatu eta ordu batera izango da. Ohiko lekuetan egongo dira izen-emateko zerrendak.