Maiatzaren 20ko lan-istripua zerk eragin zuen jakiteko abiatutako ikerketa hasi arte, Liburutegi Nagusiko teilatuko lanetan Gaimaz enpresakoak ez ziren beharginak zeudenik "ez zekiela" adierazi du gaur
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Euskadiko CCOO sindikatuak
hildako langileak "kontraturik ez" zuela zabaldu ostean. Gaimazek Portugaleteko Lan Ondo Multiservicios azpikontratatu omen zuen obra egiteko. Alabaina, hildakoa "ez zen enpresa horretakoa" eta "kontraturik gabe" ari zen lanean, sindikatuaren arabera. Plazaratutako adierazpenean EHUk esan duenez, "hasiera batean, igarri daiteke, lanak hirugarren batzuei azpikontratatzeko betekizun legal zehatz batzuk urratu egin zituela Gaimazek; langileen segurtasun neurriak eta osasuna bermatzera zuzenduta daudenak, alegia". Hala ere, "erantzukizun guztia" enpresa kontratista eta balizko azpikontraten gainean jarri du Euskal Herriko Unibertsitateak, laneko arriskuak saihesteko araudian oinarrituta. Halaber, sabai-leihoen egoerak zorigaiztoko gertaeran "eraginik ez" zuela izan uste dute EHUko arduradunek. Argazkia: © EHU.