Irailetik aurrera bideo-sormen, lehen sorospen, ingeles, jendaurrean hitz egiteko eta lan esparruan geure burua saltzen ikasteko kreazio-tekniken tailerrak egongo dira. Jarduerak dirauen bitartean laguntza, bitartekaritza eta inklusio zerbitzua eskainiko da. Informazio gehiago Getxoko Gazte Bulegoan, eskualdeko Gazte Bulegoetan eta www.gaztebizz.com webgunean eskura daiteke.
Baterako politikak
Imanol Landa Getxoko alkateak esan duenez “kolaborazio-ildo berri hau zabalduta baliabideak optimizatu nahi ditugu. Baina hori bezain garrantzitsua da aurkezten zaigun elkarren arteko aberasteko aukera, gazteria arloan ekiteko jarduteko era ezberdinen aurrean. Horrek, dudarik gabe, gazteria politikan lan egiten duten profesionalei on egingo die, euren lana hobetuz. Eta on egingo die ere eskualdeko gazteei, horiek baitira gu guztion artean jartzen ditugun zerbitzuen eta programen azkeneko hartzaileak”.
Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak eta Gaztedi Uribe Kosta proiektuan parte hartzen duten udalerrietako bozeramaleak, bere aldetik, eskualdean baterako politikak martxan jartzearen garrantzia azpimarratu du, lan egiteko era horrek, gaineratu du, "komunitatea sortzen" duelako.
Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendariak, azkenik, gogora ekarri duenez, “Uribe Kostan aurrera eramango diren jarduerak Gaztedi Bizkaia Proiektuaren helburu estrategikoekin eta proiektuekin lerrokaturik egongo dira. Honako hauekin: emantzipazioa eta autonomia, gizarte eraikuntza eta lurralde aktiboa sustatzea. Gainera, hitzarmen hau sinatzeak egonkortasuna eta etorkizun ikuspegia ekarriko du, hala nola, egiteko era koordinatua eta errealitateari itsatsita dagoena”.