Larunbat honetan, ekainak 14, gazteek musikarekin hitzordu bi dituzte Leioan. Alde batetik, Leioa Urban egunaren hirugarren edizioa, eta bestetik, Pop Rock lehiaketaren finaleko kontzertuak. Aldapa auditorioan ospatuko da Leioa Urban eguna, 18:30etik aurrera. Skate, graffitiak, breakdance, hip-hop, DJak... hiri kultura izango dira protagonista Shintoma Bilboko raperoak aurkeztutako egitarau potolo honetan. Eta 22:00etatik aurrera, Kandelazubietan izango da Gazte Sua Jaialdia, Skimales eta Urban talde leioaztarren eskutik. Horrekin batera, Leioako XIV. Pop-rock lehiaketaren finala egingo dute, talde finalistek zuzenean kontzertua eskainiz: metal kategorian, Darmage eta Tight Leash; eta pop-rock kategorian, Kilauea eta The Electric Alley. Argazkian, We All Fall metal talde madrildarra, orain bi urteko irabazlea / cc-by-nc-nd
Der Ohlsen.