Barbara Pla izendatu dute Getxo Rugby taldeko kirol zuzendari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 11a, 19:44

Getxoko errugbi taldea datorren denboraldirako prestatzen hasi da, antolaketako bere koadroak berritzen. Ildo horretan, klubak zabaldu duenez, Barbara Pla Vegue Getxon formatu den jokalari katalan internazionalak kirol zuzendari ardura bere gain hartuko du. Plak Getxo Rugby Taldeko kategoria guztietako kirol alderdi guztiak koordinatuko ditu, belarraren gainean jokatzen mantentzen den bitartean. Entrenatzaile, begirale eta delegatu guztien lana antolatuko du eta horien eta Zuzendaritza Batzordearen arteko zubi lanak egingo ditu. Plak nazioarteko makina bat partida jokatu du, bai Espainiarekin eta baita Euskadirekin ere. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da eta Espainiako Batzorde Olinpikoaren Etekin Handiko Kirol masterra eskuratu du. Era berean, zazpiko errugbirako entrenatzaile bi tituluak eta hamabosteko errugbi masterra ere baditu. Belarraren gainean ez ezik, koordinazio lanetan ere badu eskarmentua Barbara Plak, orain urteak Getxo Rugbyren oinarrizko taldeen koordinazioaz arduratu zela. Egun, Women's Rugby Camp delako emakumezkoen campus teknikoaren zuzendariordea da. Argazkia: © Getxo Rugby Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun