Bidezko Merkataritza jardunaldia izango da larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 12a, 12:02

Getxoko Bidezko Merkataritzaren aldeko Taldeak antolatutako sentsibilizazio jardunaldia izango da etzi, larunbatean, ekainak 14, Algortako Telletxe plazan. Udala, Emaus, Educo, Mujeres con Voz, Schmas, Perualde eta Gurutze Gorriko Gazteria dira talde horretako kideak. Ekitaldiak 11:30ean hasiko dira produktuen postuen irekierarekin, informazioarekin eta "photocall" batean argazkiak egiteko aukerarekin. 12:00etan txapen tailer bat, gynkana bat eta txikienek marrazki solidarioak egiteko gunea jarriko dira martxan. Aldi berean, produktuen dastatzea izango da. Gainera, 13:00etatik 13:30era bitartean azukre desberdinak ere dastatu ahal izango dira, Mercadecoren eskutik. Jardunaldia 14:30ean amaituko da. Jarduera hau “Getxo, Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria” delako ekimenaren barruan kokatu dute udal iturriek; "gizarte justuago eta solidarioagoren alde ahal dugun guztia aportatu behar dugulakoan gaudelako”, adierazi du Kepa Miñambres Llona Garapen Lankidetza zinegotziak. Argazkian, Getxoko Udalean dauden alderdi politikoetako ordezkariak, tartean Kepa Miñambres zinegotzia dela, udan udalerriko zenbait famiilek hartuko zituzten neska-mutilei, Saharako errefuxiatu kanpoetatik, Errusiatik, Bielorrusiatik zein Ukraniatik etorritakoei, harrera egiten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun