Asteburu honetan zer ospatu egongo da Leioan, Barrikan eta Martiartun

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 12a, 18:59

Ekainaren 19an hasiko dira ofizialki San Juan jaiak Leioan, baina bihartik aurrera mota guztietako ekintzak izango dira kaleetan jai giroan murgiltzeko. Bihar bertan, tabernek pintxo lehiaketa egingo dute, saskibaloi taldeak txapelketa antolatu du, Leioako gazte Orkestra San Juan zikloaren lehen kontzertua eskainiko du, eta barrakak zabalduko dira. Larunbatean, besteak beste, Antzinako Eguna, Leioa Urban eta Gazte Sua jaialdiak, eta pop-rock lehiaketaren finalak egingo dituzte. Eta igandean, ohiko Jota Txapelketa. Barrikan ere San Juan jaiak ekainaren 20tik 24ra izango diren arren, igandean egongo da zertaz gozatu. Aipatu egunean, Margolari Gazteen Kanpoko Lehiaketa ospatuko dute 0 eta 17 urte bitarteko ume, nerabe zein gazteei zuzenduta dagoena. Bitartean, Martiartun (Goierrin) bihar, ostiralarekin, emango diete hasiera San Antonio jaiei; larunbatean sukalki txapelketa eta Garilak 26 taldearen dantzaldia egongo direla. Argazkian, akelarrearen entsegu bat Leioako txosnagunean, artxiboko irudian.

San Antonio jaiak Martiartun (Goierri):

Ekainak 13, ostirala

12:00 Meza.
12:30 Hamaiketako nagusientzat.
13:00 Suziri jaurtiketa.
24:00 Disko-festa.

Ekainak 14, larunbata

09:00 Sukalki Txapelketa.
14:00 Sukalkia. Lapikoen aurkezpena.
17:30 Lurgaineko Euskadiko sokatira txapelketa 600 kg.
17:30 Umeentzako jolasak.
20:00 Sukalki sari banaketa.
24:00 Dantzaldia: Garilak 26. Eta disko-festa.

Ekainak 15, igandea

12:30 Ospakizuna.
18:30 Haurrentzako jolasak.
18:30 Idi-probak.
21:00 Jaien amaiera
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun