"Ekintza Zuzena"-ren azken alea aurkeztuko dute gaur Eztabaidan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 12a, 19:23

"Ekintza Zuzena" Bizkaiko aldizkari libertarioak iaz 25. urteurrena ospatu ostean, pasa den martxoan argitaratu zuen 2014ko bederatzi hilabetetarako atera duen 41. zenbakia, ohi bezala liburuki mardula eta gai interesgarriz josia. Oraindik orain irakurtzeko beta izan ez dutenek zein gustura jada hausnarketetan sakontzeko parada izan dutenek "Ekintza Zuzena"-ko erredaktoreak aditzeko aukera izango dute gaur arratsaldean, Algortan. 19:00etatik aurrera, Eztabaida gune antiautoritarioak hartuko du jendaurreko ekitaldia. Horren ostean, eta toki berean, Salhaketa preso sozialen aldeko elkarteko kideek Espainiako Kode Penalaren erreforma aztertuko dute. Argazkian, "Ekintza Zuzena"-ren ale zahar bat erakusleiho batean.

"Ekintza Zuzena" Uribe Kostako hainbat tokitan eskura daiteke, tartean Plentziako Danontzat gaztetxean, Sopelako Sekeko gaztetxean zein Plaza Beltza kulturgunean, Algortako Eztabaida Gune antiautoritarioan zein Hator, Eneko eta Abian tabernetan, Itzubaltzeta / Romoko Etxe Merkean, Leioako Udondo gaztetxean eta Erandioko Kalezulo gaztetxean.

41. zenbakiaren edukia

- Funtsezko kontua.
- Euskal Herria: matxinada garaiak Ezker Abertzalearentzat?
- Capitalismo es crisis.
- La insoportable levedad del estado de bienestar.
- Crisis económica y quiebra de la relación social del capital.
- Cooperativas integrales. Hacia una sociedad autogestionada.
- Sí, los proyectos de economía autogestionada también tienen problemas
- El enemigo somos los demás…
- Movilizaciones y reivindicaciones (la rebelión hoy)
- Eskarmentu politikoari buruz.
- Inventario de una militancia.
- El 15M que yo viví.
- Anarquismo y poder popular.
- Visión de la coyuntura Latinoamericana.
- Antimilitarismo en América Latina.
- Estados Unidos. Una visión libertaria.
- Niños libres para construir una sociedad libre.
- Fibromialgiari beroarena kenduz.
- Komikiak, liburuak, Umorea

Ekimeneko kartela

cartel-ez-41-salhaketa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun