Autobusa goizeko 9etan irtengo da San Pedro eliza alboko markesinatik eta buelta 18:00ak aldera egingo du. Irteera debalde izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik sopelakoudalakom[abildua]gmail.com helbidean izena ematea (izen-abizenak, telefono zenbakia, e-posta eta adina zehaztuz, ekainaren 20a baino lehen edo lekuak agortu arte). Sopelan erroldatutako lagunek lehentasuna izango dute.
Irteeran parte hartzen duten lagunek bazkaria eraman beharko dute, eta gogotsu lan egiteko eta ondo pasatzeko prest egon (eta noski, patina!). Skate-park bakoitzean parte-hartzaileek fitxa bat bete beharko dute, eta bertan skate-park horrekiko euren iritzia jarriko dute: pistaren tamaina, zailtasun-maila, lurzoruaren egoera, trantsizioak (cooping, bertikal...), kokalekua, skate-park “azkarra” den (dibertigarria, espazioa ondo aprobetxatuta, elementuen kokaleku egokia, eta abar).
Parte-hartzea
Udalaren asmoa izan da kokalekuaren eta diseinuarekin lotura duten erabakiak skate-parkeen erabiltzaileekin batera hartzea, eurak baitira gai honetan adituak direnak eta azken finean skate-parkea erabiliko dutenak.
Hala ere, adierazi dutenez, prozesu parte-hartzaile hau ez da azken hiru urteotan Sopelako Udalak bultzatu duen lehenengoa. Aurrekontu parte-hartzaileak, mugikortasuna herri erdigunean eta jai batzordeak bultzatutako tailerrak mahaigaineratu dituzte, besteak beste.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.