Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

URAk Gobela ibaiaren ibilgu berria "egituratzen" dihardu Errekaganen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 12a, 20:09

Eusko Jaurlaritzaren menpeko URA Uraren Euskal Agentziak gaur zabaldu duenez, "Gobela ibaiaren zabaltze-lanak nabarmen handituko dute ibaiaren aldamenean bizi diren bizilagunen segurtasuna ur goraldiei dagokionez, ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena handitu eta ibilgu berriari 100 urteko itzultze aldiko ur-goraldien emaria eusteko ahalmena ematen baitzaio". Ibaia estu inguratzen duen hiri-bilbe dentsoa kontuan izanda, URAk ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena handitzen dihardu, ibilguaren zabalera egungo 6 metrotik 11 metrotara handituz. "Hau da, ibilgua zabaltzen ari gara ur handien emariak ibilguan kabi daitezen, eta, ondorioz, atzerantz eraman ditugun ertzen ormak sendotu behar izan ditugu", prentsa ohar bidez azaldu dutenez. Horretarako, Gobela ibaiaren ibilgu berrian pantailak jarri dituzte Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kalean, Kiroldegitik Avanzadaraino doan tartean, ibai ertzen arteko luzera 11 metro izateko. Aldi berean, ibai ibilgu berriaren hondoan harlauzak jartzen dihardute, ibaiari behin-betiko forma berria emanez. Ibilguari zabalera berria eman ahal izateko, 276 pantaila eraiki dira Errekaganeko eremuan. Orotara, 768 metro lineal pantaila dira, ertzen euskarri.

Hori guztia eraikitzeko pantailak egiteko makina erabili da. Makina horrek batez besteko 11 metroko sakoneran zulatu eta armadura edo egitura metalikoa jarri ondoren, armadura hori hormigoiz bete da. Pantailak haien artean josiak izan dira goialdean, lotzeko habeak erabiliz, ibilguaren horma berriak gauzatzeko.

Gaur arte URAk 5,6 milioi euro inbertitu ditu (aurreikusitakoaren %56) Gobela ibaiaren egokitze hidrauliko eta ingurumena berreskuratzeko proiektuaren lehenengo fase honetan, Errekagane tarteari dagokiona (Cristobal Valdeseko gainezkabidea-Avanzada). Lehen fase hau udazkenerako amaitua egotea aurreikusten dute, uholdeen inguruko Informazio Batzordean jendaurrean azaldu zen moduan.

Horrelakoa izango omen da Errekaganeko pasealekua

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun