Areetako
Raspas elkarteak taldea auzotarrei hurbildu eta arraunaren munduan ezagutzera emateko helburua duen jarduera antolatu du larunbat honetarako, hilak 14. Klubeko iturriek adierazi dutenez, Raspasek bat egin nahi du Getxo Kirolaren Europako Hiria 2014 izendapenaren ospakizunarekin. Jarduera, dohainik izango da, eta Areetako Xake plazan egingo dute, 12:00etatik 14:00etara. Bertan, taldeko arraunlariek erakustaldia egingo dute arraun-ergometroaren gainean (arraunean jarduteko simulazioa egiteko gailua da, entrenamendu saioetan erabiltzen dena). Nahi duten guztiek, gailu horiek probatu ahal izango dituzte, kirol-praktika horrekin lehen harremana izateko. Horrez gainera, Xakeplazara gerturatzen direnek, bogalariek erabili ohi dituzten bi ontzi ezagutzeko aukera ere izango dute: trainerua eta jarleku mugikorreko "zortzi" bat. Argazkian, Raspas taldeko arraunlariak entrenatzen.