Larunbat honetan, ekainak 14,
Sopelako Jai Batzordeak herriko jaien programaren aurkezpena egingo du. Hitzordua 13:00etan jarri dute, Kurtzio kultur etxean. Bertan, aurtengo festen programaren nondik norakoak, kartel txapelketaren irabazlea eta jaietako iragarkia aurkeztuko da. Azken hori joan den larunbatean grabatu zuten. Aurten ere osagai nagusi bat izango dute gure Sopelako jaiek: parte-hartzea. Azken urte bietan bezala, badira hilabete batzuk Jai Batzordean herriko hainbat eragile, talde eta sopeloztar batzen hasi zirela Sopela eta Larrabasterrako jaiak prestatzeko. Helburua denen artean "jai herrikoi, parte-hartzaileak, parekideak eta euskaldunak" egitea izan da. "Herritik eta herriarentzat" lan egiten ahalegindu dira. Eta, aipatu dutenez, horren isla izango da jaietako egitaraua. "Sopeloztarrak, ikusle hutsak izateari utzi eta jaietako aktibo nagusiak bihurtuko dira hirugarren urtez", adierazi dutenez. Argazkian, iaz dozenaka lagunek parte hartu zuten egitaraua aurkezteko ekitaldian / ©
Sopelako Udala.