Herrigune egitasmoak antolatuta, Ezagutzen Azokaren lehenengo edizioa egingo dute bihar, larunbata, Leioako Bulebarrean. Hitzordua 16:00etatik 19:00etara jarri dute. Bertan, pertsonak harremanetan jarriko dira dauzkaten ezagutzak komunitatean partekatzeko, beste batzuengandik ikastearekin batera. Parte hartzen duten pertsonek aldez aurretik Leioaztarren Ezagutzen Sarean gai ezberdinen gainean dituzten ezagutzak zein jakinminak eskaini edo eskatu dituzte", azaldu dute udal iturriek. Dena dela, azokako ikastaldi guztiak publikoaren parte-hartzeari irekiak izango dira. Gaiak honakoak izango dira: ingelesa, euskara, eskumuturrekoak egitea, argazkigintza, joskintza / jantzigintza, kakorratz-lana, aulkiak tapizatzea eta astronomia. Bestalde, "Zientzia kalera" lelopeko ekimenaren bigarren kaleko saioa ere egingo dute. Aipatu jarduerak ikasteko eta ikasitakoa partekatzeko aukera eskaintzen du, pertsonen interes eta errealitateei egokituz. Mahaiak, ura eta argindarra egongo dira. Talde handi zein txikietan parte hartzeko aukera dago, bakarrik ala familiartea... Horretan parte hartzeko:
info[abildua]herrigune.org / 944 029 780. Argazkian, maiatzaren 10ean egindako saioa / ©
Leioako Udala.