BBK Mundialtxoa 2014 txapelketarako sarrerak guztiz doakoak dira BBK-Kutxabank txartelak erabiltzen badira. Zelaira joan nahi duten guztiek txartel bakoitzarekin gehienez bina sarrera atera ahal izango dituzte finantza erakundearen kutxazainetan. Zelaira sartzeko guneetan nahitaez aurkeztu behar dira gonbitak, eta ezingo da sartu paserik ez daukana.
Lamiakotik Sarrienara
Mundialtxoa Lamiakon hasi zen 2005ean, orduan birmoldatu baitzen futbol zelaia BBKren laguntzaz eta, ordudanik, jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko "kirol eta gizarte topaketa" bihurtu da, eta etorkin taldeen gizarteratzea sustatu nahi du kirolaren bidez. 2009an, Lamiakoko zelaietatik Sarrienako instalazio modernoagoetara aldatu zen txapelketa, eta gaur gaurkoz jokaleku paregabea izaten jarraitzen du elkarbizitzarako eta etorkinak gizartearen eguneroko funtzionamenduan sartzeko.