Berangoko 22 txakolin ekoizle batuko ditu Ardo Egunak igande honetan, ekainak 12. Denboraldiko ekoizpenari "eskasa" deritzoten arren, goizeko 10etatik aurrera, aipatu edaria txistorra pintxoez laguntzeko aukera izango dute Nagusien Etxe aurreko plazan batzen direnek. Mahatsa Laguntzaileak Elkarteak antolatutako jardunaldian, 4 euroren truke egongo den kopa oroigarria eskuratzea baino ez dute txakolin zaleek, nahi beste edan eta jateko. Musika animazioa ere ez da faltako. Bitartean, Berangoko Ekoguneak birziklatzeko kitak banatuko ditu 12:00etatik 15:00etara, haurrentzako ikastaroa ematearekin batera. Zaborra hiru poltsek osatzen dute hori, Sabino Arana kaleko postuak eskuragarri egongo dena. Horretarako nahikoa da Berangon bizitzea eta bosgarren edukiontzirako izen-emanda egotea. Egunean bertan izena eman ahalko da. Argazkian, hainbat lagun Berangoko txakolina dastatzen / © Berangoko Udala.