Bederatzigarren edizioa izan du aurtengoa Kosta Trail lasterketak, eta urtero legez Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa izan dira antolatzaileak, Sopelako Udalaren lankidetzarekin. Saioa Villanueva alkateak eman zien hasiera probei. Modu mailakatuan hasi ziren probak, baso eta hondartzak zeharkatu eta berriro udaletxe plazan amaitzeko (aurtengo ibilbidea zirkularra izan baita). Lehenengo korrikalariak lasterketakoak (30 km) ziren, 09:00etan. Horren ostean mendi-martxa (09:15) eta martxa familiarra (09:30) hasi ziren.
Probaren bideo laburpena (© Inforpress)