Getxoztarrek posta elektronikoz ere aurkeztu ahal izango dituzte salaketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 16a, 21:05

Salaketak "online" aurkezteko zerbitzua herritarren eskura jarri du gaur Getxoko Udaltzaingoak. Udal iturriek azaldu dutenez, salaketak, Getxon bakarrik gertatutako jazoerei buruz egin ahal izango dira inprimaki baten bitartez (www.getxo.net/udaltzaingoa). "Behin inprimakia beteta, horrek posta elektronikoaren bidez edo Getxoko Udaltzaingora (Alango kalea, 25) bertaratuz erregistratu behar izango dira", gaineratu dute. 18 urte baino gehiago duen pertsona orok hurrengo jazoera hauengatik salaketa aurkeztu ahal izango du: dokumentazioa edota norberaren gauzak galtzeagatik; poltsa, diru-zorroa edo antzekoen lapurretagatik; denda batean izandako lapurretagatik, eta ibilgailuan jazotako lapurretagatik. Sistema berri horren bitartez, pertsonen kontra indarkeriaz edo larderiaz egindako delituak edo faltak ezin izango dira salatu, ezta delituaren egilea ezagutu ahal denean edo jazoera unean bertan gertatzen ari denean ere; kasu horietan ahalik eta lasterren jakinarazi behar izango baita. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.

Salaketak aurkezteko sistema berria azaltzeko bideoa zabaldu du Getxoko Udalak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun