Gaur goizean, Erandioko Ertzaintzaren egoitza nagusia bisitatu du Gasteizko Eusko Legebiltzarreko delegazio bat, Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeko kideak, alegia. Tartean, Laura Mintegi legebiltzarkide algortarra izan da. Hautetsiek Polizia Zientifikoaren instalazioak aztertu dituzte, Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak, Josu Zubiaga segurtasun sailburuordeak eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak harrera egin dietela. Erakunde arteko bisitaren hasieran, Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruzagiak eta Jose Maria Yurrebaso Polizia Zientifikoaren buruzagiak euskal legebiltzarkideei Ertzaintzaren lanaren ezaugarririk garrantzitsuenak azaldu dizkiete, ikerketaren eta Polizia Zientifikoaren eremuetan. Tartean, iragarri diete orain dela gutxi, auzitegi-zientzien institutuen Europako Sareak Ertzaintza aukeratu duela 2016an erakunde horren urteroko topaketa antolatzeko. Erakunde horrek Europako 36 herrialdeko 64 erreferentziazko polizia- eta auzitegi-laborategi koordinatzen ditu. Argazkian, legebiltzarkideak Ertzain-hiriaren sarreran / © EAEko Segurtasun Saila.