Egitaraua:
Ekainak 19, osteguna
12:00 Meza.
12:40 Elizaurreko aurreskua eta luncha.
19:00 Txupinazo eta jaien hasiera.
19:00 Kalejira txistulariekin, buruhandiak-erraldoiak eta trikitilariak.
21:30 Herri afaria.
23:30 Kontzertua: Akerbeltz.
Ekainak 20, ostirala
18:00 Umeentzako baserri kirol-jolasak.
19:00 Kalejira txistulariekin.
19:00 Futbol txapelketaren finala.
19:30 Batukada.
21:00 Herri afaria. Saiheski errea.
24:00 Kontzertua: Honat. Gaupasa: DJ Oihan Vega.
Ekainak 21, larunbata
12:00 Kalejira txistulariekin.
13:00 Euskal dantzak Goi-Alde taldearekin.
13:00 Puzgarriak egunean zehar.
15:00 Herri bazkaria.
17:00 Mus txapelketa.
18:00 "Xaibor" disko festa.
24:00 Kontzertua: Izargi. Gaupasa: DJ Iñigo.
Ekainak 22, igandea
11:00 Kalejira txistulariekin.
11:00 Herriko gazteen lehen jaunartzea. Meza ostean herriko Musika Banda arituko da.
11:30 Beteranoen partida.
17:00 Herri kirolak.
18:00 Erromeria: Triskele.
20:00 Jaien amaiera.
Ostegun honetan, ekainak 19, emango diete hasiera Gorpuzti jaiei Erandio Landan; igandera arte luzatuko direnak. Horrenbestez, etzi izango dute lehenengo dantzaldia bertan bildutakoek, Akerbeltz taldearen eskutik. Izan ere, bertoko gaupasak ezagunak dira Uribe Kosta eskualde osoan eta Erandion; eta jende ugari biltzen da bertara, batez ere eguraldiak laguntzen badu. Aurretik, baina, txupina jaurti ostean, kalejira eta herri afaria egingo dituzte. Gainera, Gorpuzti Eguna izanik, meza, ohorezko aurreskua eta luncha izango dira eguerdian. Jaiak iraun bitartean