
"Borrokatuz gero, galdu dezakezu. Borrokatzen ez baduzu, akabo!". Lelo horri helduz, ahalduntze topaketak antolatu ditu hurrengo egunetarako Erandioko Txoko Feministak. Horrenbestez, asteazken honetan, ekainak 18, eraso sexisten aurrean zer egin daitekeenaren (protokoloak, hutsune legalak...) inguruan solastuko da Miriam Herbon Sortzen elkarteko kideak. Hitzordua 19:00etan jarri dute, postetxe zaharrean. Larunbatean (hilak 21), berriz, autodefentsa tailerra egingo dute, Bilgune Feministako lagunekin: bi zati izango ditu (10:00-14:00 eta 16:00-20:00), eta tartean, poteoa eta bazkaria izango dituzte. Amaitzeko, igandean, "Cairo 687" filmari buruzko zineforuma egongo da, 19:00etatik aurrea, Kalezulo gaztetxean. Autodefentsa tailerrean parte-hartzeko, agertzea konfirmatzea (
erandiokotxokofeminista[abildua]gmail.com) eskatu du Erandioko Txokko Feministak. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa Erandion, artxiboko irudian.