San Juan jaietan ordutegi berezia izango dute Leioako tabernek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 17a, 14:19

San Juan jaiak direla eta, Leioako tabernek ordutegi berezia izango dute ekainaren 19tik 24ra, udal iturriek jakinarazi dutenez. Alkatetzako 2014/1087 dekretuak zehazten duen moduan, kanpoko musika itzali eta kanpoko barra itxi ahal izango dute 04:00etan aipatu lokalek, igandean (02:00etan) eta asteartean (22:00etan) izan ezik. Barruko musika kendu eta taberna ixteko ordu bete gehiago izango dute, jaien azken egunean izan ezik. Astearte horretan, hilak 24, dagokien taldearen araberako ohiko ordua jaitsi beharko dute pertsiana. Dena den, ohiko itxiera ordutegia zabalagoa duten lokalek araudi honetatik kanpo geratzen dira, tokiko arduradunen arabera. Horrekin batera, Udaletik denon laguntza eskatu dute jai egun hauek ahalik eta hoberen igarotzeko. Txosnei dagokienez, ostegunetik astelehenera 05:00ak arte egon ahal izango dira zabalik, igandea (03:00ak arte) kenduta. Argazkian, igandean ospatutako Jota Txapelketaren XIV. edizioaren txapela etxean geratu zen beste behin ere, Haizea Hormaetxea leioaztarra eta Lander Campos santurtziarra berriro suertatu baitziren irabazle / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun