Leioa eta Sopelako jaietako larunbatetan metroa maizago ibiliko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 17a, 14:54

Leioako San Juan eta Sopelako San Pedro jaiak direla eta, Metro Bilbao garraio enpresak zerbitzu bereziak eskainiko ditu ekainak 21eko eta 28ko larunbatetan. Gauzak horrela, aipatu lehenengo egunean, 23:00etatik 06:00etara, 15 minuturo (23:00etatik 00:30era, 10 minuturo) ibiliko dira konboiak Etxebarri eta Bidezabal artean; eta ordu erdiro, Etxebarri-Plentzia zein Basauri-Kabiezes tarteetan. Ekainaren 28ko larunbat gauari dagokionez, 23:00etatik 06:00etara, 20 minuturo ibiliko dira trenak Etxebarri eta Plentzia artean, azken ordua kenduta. 05:00etatik 06:00etara, 15 minutuko maiztasuna egongo da Sopela eta Etxebarri artean, eta ordu erdikoa Etxebarri-Plentzia tartean. Basauritik Kabiezesera, eta alderantziz, 30 minutuan behin egongo dira konboiak. Argazkian, metroa jendez gainezka artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun