Pasa den otsailaren 20an aurkeztu zuten Itzubaltzeta / Romon
Uribe Kostako Podemos / Ahal Dugu, Europako hauteskundeetan lehiatzeko jaio berria zen Espainiako ezker hautagaitza parte-hartzailearen tokiko taldea. Hiru hilabetetan, eskualdeko bosgarren indar bilakatu zen, 4.096 boto eskuratuta. Egoera hori eta datorren urtean izango diren hauteskundeak mahai gainean izango dituzte gaur Uribe Kostako Ahal Dugu taldeak izango duen batzar irekian. Hitzordua Astrabuduako Josu Murueta kultur zentroko gela urdinean jarri dute, arratsaldeko 7etan. Kontu elektoralez gain, III Errepublika eta Euskal Errepublikaren aldeko mobilizazioak eta barne egitura ere hizpide izango dituzte, pasa den asteburuan Podemos-en Hiritarren Asanbladan izan baitziren Uribe Kostako taldearen ordezkariak. Argazkian, Hego Euskal Herriko Ahal Duguren ordezkarien agerraldia, erdian Xabier Benito Ziluaga Uribe Kostako taldeko kidea dagoela / © Ahal Dugu.