Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak "baterako antolamendua" egingo dute San Juan jaiak direla-eta, gaurtik ekainaren 24ra, "gorabeherak prebenitzeko eta herritar guztien gozamena bermatu ahal izateko". Antolamendu horren barruan alkoholemiako prebentzio-kontrolak egingo dituzte alkoholaren eraginpean dauden pertsonak bidean zirkulatzea saihesteko. "Poliziak agente gehiago izango ditu jaietan. Horri esker, polizia-patruilak izango dira, uniformez eta kaleko arropaz jantzita, bai jai-esparruan bai horren inguruan, baita Leioako metro-geltokian ere, liskarrak eta erasoak saihestearren", azaldu dute udal iturriek. Tokiko arduradunen arabera, "bereziki zainduko dituzte alkohola saltzen duten lokalak, haietan adingabeei edari alkoholdunik sal ez diezaien. "Garrantzi berezia izango dute jaietan zirkulazioaren eta gai estupefazienteen kontsumoaren arloko prebentzioak eta zehapenak", gaineratu dutenez. Argazkian, trafiko kontrolak ere areagotuko dituzte / © Leioako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!