Algortako Zubilleta auzoan ere ospatuko dituzte San Juanak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 19a, 19:43

Txikiago eta txikientzat izateagatik ez dira gutxiago. Leioan (ekainaren 19tik 24ra) eta Barrikan (ekainaren 20tik 24ra) bezala, Algortako Zubilleta auzoan ere ospatzen dituzte San Juan jaiak. Gauzak horrela, bihar, ostirala, emango diete hasiera ospakizunei. Txupina 16:00etan jaurtiko dute, ordu bete beranduago futbol txapelketa egiteko. Kirola alde batera utzita, mozorro lehiaketa izango da 18:00etan, eta 19:30ean, umeentzako askaria. Behin sabelak beteta, 20:00etan, Kiki eta Koko pailazoen “Txondatxon que diversión” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute neska-mutilek. Eguneko egitarauari amaiera emateko, tokiko musika taldeek joko dute 22:30etik aurrera. Jaiak astelehenera arte, ekainak 23, luzatuko dura Zubilletan; bertan ere piztuko baitute San Juan sua. Argazkian, buruhandiak ez dira faltako Zubilletan / © Getxoko Kultur Etxea.

Egitaraua:

Ekainak 20, ostirala

16:00 Txupinazoa.
17:00 Futbol txapelketa.
18:00 Mozorro txapelketa.
19:30 Umeentzako askaria.
20:00 Haur berbena. Kiki eta Koko: “Txondatxon que diversión”.
22:30 Musika tokiko taldearekin.

Ekainak 21, larunbata

12:00 Umeentzako krosa.
12:30 Margo txapelketa.
13:00 Herri kirolak.
14:00 Tortilla txapelketa.
16:00 Futbol txapelketa.
16:30 Mus txapelketa.
16:30 Umeentzako parkea. Puzgarriak.
19:00 Igela txapelketa.
20:00 Sari banaketa.
20:30 Disko-festa: Xaibor..
23:00 Erromeria: Xaibor.

Ekainak 22, igandea

12:00 Puzgarriak.
12:00 Umeentzako jolasak. Tailerrak. Igela toka.
13:00 Euskal dantzak Agurra taldearekin.
16:00 Umeentzako parkea. Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
18:00 Sokatira.
18:30 Aurpegiko pintura.
19:30 Asier Kidam magoa.
20:30 Txistorra-jana.
21:00 Musika.

Ekainak 23, astelehena

16:30 Umeentzako parkea. Puzgarriak.
19:30 Orfeón Jarrillero ekintza.
20:30 Buruhandiak Agurra taldearekin.
20:30 Fanfarrea.
20:30 Txokolatada.
22:00 Suzko zezena.
22:15 San Juan sua.
23:00 Jaien bukaera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun