EITBko Zuzendaritzak
ohar bidez adierazi duenez, "Cuadrilla busca cita" saioa ez ematea erabaki du; gizarte eragile, sindikatu eta politikoekin hitz egin eta euren iritziak entzun ondoren.
Hasiera batean, kritikei muzin egin eta programarekin jarraitzeko intentzioa zuela adierazi zuen telebista kate publikoak, beraien ustez saioak ez zuelako legerik urratzen. ETB2k igande gauean estreinatu zuen “Cuadrilla busca cita” telebista saioak zalaparta eragin du. #ETBnEdukiSexistarikEz traola azken 24 orduetako erabiliena izan zen euskaraz Twitter sare sozialean, Neska eta mutil talde bana etxe batean sartu zituzten lehen kapituluan. Bigarren hori Sopelako koadrila bat. Bada,
EH Bildurenak ez ezik, egunotan PP eta PSE alderdien kritikak ere jaso ditu saioa, “berdintasunaren oinarriak urratzeagatik”. Horiek ere erretiratzeko eskatu diote EITBri, Bestalde, Euskal Herriko Mugimendu Feministak
manifestazioa deitua zuen larunbatean eskari berarekin. Argazkian, Sopelako bi emakume gazte eraso sexisten kontrako pankarta alboan, artxiboko irudian.