Aldi berean, jendea itsaso garbiaren beharrarekiko sentsibilizatzeko, "Marefondum" urpekari-elkarteko kideek eta EHUko "Erasmus Mundus Marine Environment and Resources" Nazioarteko Masterreko ikasleek murgilaldi bat egingo dute Plentzia-Gorlizeko badian. Ikertzaileak unibertsitateko itsas estaziora itzulita, bi jarduerak amaitutzat joko dira, eta laginak prozesatzen hasiko dira.
Informazio gehiago, web-orri honetan: http://oceansamplingday.org.
Udako solstizioarekin batera, mundu osoko 150 ikerketa-erakundek baino gehiagok indarrak batuko dituzte larunbat honetan, ekainak 21, planeta osoko itsasoetan ur-lagin biologikoak biltzeko, aldi berean. EHUren