Autoek eta bizikletek partekatzeko bide-tarteak seinaleztatzen hasi dira Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 20a, 19:30

Ibilgailu motordunak eta bizikletak aldi berean ibiltzeko bide-tarte berriak prestatzeko lehenengo lanak hasiak dira honez gero Maidagan aldean, Getxon, udal iturriek adierazi dutenez. 2012-15eko Bidegorri Planaren aurreneko bi faseen barruan dagoen jarduketa da, udalerriko bederatzi esparru desberdinetan zortzi bat kilometro bidegorri antolatzeko. Tarte berrietan abiadura 30 km/h-ra mugatuko da. Lanak, batez ere, galtzadan seinale horizontalak pintatzeko dira, besteak beste, Algortako Villamonte inguruan egin bezala. Gauean egiten ari dira, 22:00etatik 06:00etara, eguraldiaren arabera egiten ari dira aurrera (euria egitekotan galtzada pintatzeko lanak ezin baitira egin). Maidaganen lanak amaitutakoan (Santa Marina eta Bostgarrena kaleak barne), Galea eta Aixerrota aldera eramango dute jarduketa. Argazkian, Imanol Landa alkate getxoztarra eta Keltse Eiguren zinegotzia bizikleta gainean, Areetako Bizkaiko Zubi inguruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun