Goizez honako maila hauetako partidak izango dira: aurre-miniak (9-10 urte), miniak (11-12 urte) eta infantilak (13-14 urte); arratsaldez, kadeteak (15-16 urte), juniorrak (17-18 urte), nagusiak (19tik gorakoak) eta "beti gazte" mailakoak (34 urtetik gorakoak). Adin guztietan emakumeek nahiz gizonek lehiatzeko aukera izango dute.
Nola parte hartu
Torneoan parte hartzeko gutxienez 3 eta gehienez ere 4 jokalariz osatutako taldeak izan beharko dira adinari dagozkion mailan, eta izena ondorengo webgunean eman daiteke: www.getxosaski.com. Talde bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du (gehi txapelketaren amaieran itzuliko den 15 euroko fidantza) eta parte-hartzaile bakoitzari elastiko bat oparituko zaio “Hiruko bat sartu bidezko merkataritzaren alde” leloa duena.