Algortako San Juan suan aurpegiak margotzeko lagunen bila dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 20a, 20:06

Astelehenean, ekainak 23, San Juan gaua dela eta, familientzako jaia ospatuko da Algortako Telletxe plazan, Bizarra Lepoan, Egizu Getxo Euskaldun, ALBE, UKTEST, Abian eta Gorrondatxe elkarteek antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Ekitaldiak 17:00etan hasiko dira tailerrekin eta dantza egiteko musikarekin. Azken hori eta 19:00etan Acsabol taldeak eskainiko duen Tinkus dantza (Egizu! eta Etorkinen Plataformak urte osoan kultur aniztasunaren alde egindakoaren adierazpena) aurtengo berritasunak izango dira. Ordu erdi geroago txalaparta emanaldia eta bertsolari gazteen agurrak izango dira. 20:30ean txokolatada eta 21:00etatik aurrera kanta herrikoiak eta dantza gehiago suaren inguruan. Sua 22:30ean amaituko da. Hain zuzen ere, egun horretan umeei aurpegiak margotzeko lagunen bila dabiltza antolatzaileak. Lagundu nahi duenak 644 277 155 telefono zenbakira deitu edo egizugetxo[abildua]gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko du. Argazkian, San Juan sua Algortako Telletxe plazan, artxiboko irudian.

"San Juan bezperan, ekainaren 23an, umea mordoa inguratzen zaigu makillatzera, eta ilara luzea egin behar izaten dute, umeek horrenbeste ez itxaroteko zuen laguntza behar dugu 17:00etatik 18:00etara aurpegiak margotzeko, gutako batzuk ere hantxe egongo gara horretan, ereduak eramango ditugu inprimatuta, materiala ere gure kontu, animatzen bazara, primeran!", azaldu dute antolatzaileek.

Algortako San Juan surako kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun