Egitaraua:
Ekainak 21, larunbata
12:00 "Aux. J.F. Kennedy" zaharberritutako txaluparen erakusketa, Pedro Bilbao doktorea plazan.
18:00 Portuaren garbiketa.
Ekainak 22, igandea
10:00 Txalupei ongi etorria.
11:30 "Aux. J.F. Kennedy" txaluparen jaitsiera eta uretaratzea.
12:00 Nabigatzea portu aren inguruan.
12:00 Meza.
13:00 Biotz-Alai abesbatzaren emanaldia.
14:00 Sardina jana.
17:30 Portu Zaharretik Getxoko Kirol Portura zeharkaldia.
19:00 Los Txikis taldearen kontzertua.
20:00 Oroigarrien ematea txalupen jabeei eta amaiera.
Igande honetan, ekainak 22, Gorpuzti Eguneko jaia ospatuko dute Algortako Portu Zaharrean. Ohi bezala, zerupeko meza eguerdiko 12:00etan hasiko da, Etxetxu plazan. 13:00ak aldera, berriz, Biotz-Alai abesbatzak alaituko du giroa bertan eta, horren saioa amaitu eta gero, sardina jana hasiko da. Arratsaldean, 19:00etan, Los Txikis eskarmentu handiko taldeak amaiera emango dio jaiari. Baina, ohiko jarduerez gain,