Arbasoengandik ikasitako jentilen usadioari jarraiki, gaur sua izango da udako solstizioari ongi etorria emateko protagonista nagusia. Algortako Zubilleta auzoan, Barrikan eta Leioan bezala (azken bi horietan bihar amaituko dira bertoko jaiak), Berangoko Lantzarteko zelaietan neska-mutilen ilusioa ere piztuko dute sugarrek. "Gaur jaia" izeneko haurrentzako dantzaldia izango da bertan, 19:00etatik aurrera. Ondoren, hurbildutakoen artean txokolatea, "txoripanak" eta sagardoa banatuko dute. Mokadu ezin hobea Xaibor DJak eskainiko duen saiorako indarrak hartzeko. Bitartean, Algortan, Umeen San Juan sua antolatuko dute hainbat elkartek. Telletxe plazan izango da, 17:00etatik aurrera. Getxoko Txorimalo gaztetxean, berriz, Solstizio Gaua ospatuko dute txistorra-jana (20:00), txokolatada (20:30), sua (22:00), eta ondoren, txalaparta, edabe magikoa eta giro paregabea izango direla.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!