Halere, Atutxaren ustez, erasoak zein protestak “ezker abertzaleak Euskadiko kutxen inguruan sortarazten ari den gizarte alarma areagotzeko egiten ari dira. Eta horrek guztiak bultzatu du iraganeko jarrera hauetara bueltatu izana”. BBBko buruak adierazitakoaren arabera, “Euskadik lasaitasuna behar du, egonkortasuna eta konfiantza behar du garapen ekonomikoaren alde lanean jarraitu ahal izateko. Ezker abertzalea ere esfortzu hori egitea espero dugu”.
Bestalde, EAJk “Euskadirentzako oso eraginkorra izan den” kutxa ereduen alde egin duela esan zuen jeltzaleak: “EAJ eredu horren alde izan da beti, eredu horren aldeko konpromisoa eta ardura erakutsi du beti”. “Legea beteko dugu baina sustraitzea mantenduko dugu eta Herriaren erakunde eta finantza harremanak mantenduko ditugu etorkizunera egokituz batera. Azken 35 urteetan egin dugunarekiko ez dugu inolako konplexurik eta etorkizunean egiten jarraituko dugula bermatzen dugu” gaineratu zuen.