Gaur jorratuko diren gaiei dagokienez, Arrakala heteroarauean zirrikituak sortzeko asmoa duen proiektua pasa den martxoaren 31n abiatu zuten Bilgune Feministak eta Topatu.info-k elkarlanaz. Transfeminismoen kasuan, 2010eko urtarrilaren lehenarekin batera aurkeztu zuten Iraultza Transfeministarako Manifestua. Horren arabera, feminismoa ezin da izan soilik emakumeen multzoarena, arauek baztertutako sektore guztiei muzin egitea nahi ez badu. Iazko abenduan, "Transfeminismos, epistemes, fricciones y flujos" liburua argitaratu zuten Miriam Sola eta Elena Urkok, feminismoa birpensatzeko eredu berriez.
Arrakala proiektuaren sorrera bideoa (© Arrakala)