"Algortako gertakari tamalgarriok berriz ere erakusten dute Bizkaiko Foru Aldundiaren axolagabekeria zenbaterainokoa den. Ezin dugu onartu Aldundia beste aldera begira geratzea. EH Bildutik eskakizun zuzena egiten diogu Aldundiari: Algortan etxetik kaleratua izan den familiarekin harremanetan jarri eta Aldundiak hutsik dituen etxebizitzen berri eman diezaiola, laguntza berehala eskaintzeko”.
Etxegabetzea ekiditeko asmoz Algortan bildu diren herritarren artean zegoen Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkidea. Ugarteburuk “lotsagarri” jo du Eusko Jaurlaritzaren jarrera. Gaineratu du, "Urkulluren Gobernuaren helburua egiaz pertsonak badira, publizitate kanpainetan dioen moduan, lehentasun gisa ezarri beharko luke etxebizitza eskubidearen bermea" eta "horretarako beharrezkoak diren inbertsio politiko eta ekonomikoak" egin beharko lituzkeela adierazi du. "Aldiz, gaur ikusi dugun inbertsio bakarra Ertzaintzaren dispositiboa izan da, eta ez preseski familia babesteko, etxerik gabe utzi dituzten lukurariak babesteko baizik” gaineratu du.