Izan ere, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuak Aldapa auzoko etxe-gabetutako familiarekin bildu dira, beren etxebizitzaren kontrako kaleratzeko agindua bete ondoren. Bileran, Udalak ostatua eta laguntza eskaini dizkio bere egoera eta egon daitezkeen aukera posibleak aztertzen dituzten bitartean. Horrela, Udalak senar-emazteak eta 28 eta 20 urteetako semeek osatutako familiari bere eskaintza berretsi dio, kasua ezagutu zuenean egin zuen bezala. Orduan ere, familiaren aldekoen artean polemika sortu zuen laguntza horren tamainak.
Bestalde, Getxoko Udalak dei bat egin die antzeko egoera jasateko arriskuan dauden familiei edo pertsonei, Gizarte Zerbitzuetara lehenbailehen jotzeko: "era horretan, laguntza ahalik eta lasterren bideratzen hasi ahal izango da, aipatutako egoeratara ez heltzeko", udal iturriek zabaldu dutenez.