Eibarko Sostoa abesbatzak Giuseppe Verdi (izen osoz, Giuseppe Fortunino Francesco Verdi) XIX. mendeko musikagile maisu italiarraren opera-lanak omenduko ditu Getxon ostiralean, ekainak 27. 20:00etatik aurrera, talde gipuzkoarra Algortako Biotz Alai plazan ariko da eta bertan risorgimentoko sortzaile handienaren opera adiezgarrienetako piezez osaturiko egitaraua interpretatuko du. Galan Silvina Arroyo sopranoak, Andoni Barañano tenorrak eta Ulises Fuente baritonoak ere parte hartuko dute. Jesus Maria Sargarnak zuzenduta, saioan Verdiren opera ospetsuen ariak, duoak, concertante-ak eta pieza koralak abestuko dira. Opera maila eta publiko guztietara gerturatzea helburu duen Opera Divertimento konpainia lirikoak sortu du ikuskizuna. Verdi Galak bi zati ditu eta guztira Verdiren opera ezagunenetako 18 pieza abesten dira. Besteak beste, publikoak "Nabucco", "Macbeth", "La forza del destino", "Ernani", "Il Trovatore" eta "Rigoletto" operen abestiak entzuteko aukera izango du. Eibarko Sostoa abesbatza 1984. urtean sortu zen herri-ekimenez. Ordutik hona taldea zenbait herritan aritu da eta hainbat lehiaketa koraletan ere parte hartu du. Aurten, abesbatzaren 30. urteurrena dela eta, Sostoa atsedenik gabe jarduten dabil. Argazkian, Eibarko abesbatza / © Getxoko Kultur Etxea.