Uribe Kostako zinegotzi popularrekin bilduko da goizean Carlos Floriano

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 25a, 12:39

Carlos Floriano PPren antolakuntzarako idazkariorde nagusia Bizkaia eta Gipuzkoako hautetsi popularrekin batuko da gaur egunean zehar. Alderdi Popularrak zabaldu duenez, hainbat lan topaketa izango ditu haiekin. Uribe Kostako ordezkariekin Derion jarri dute hitzordua, goizean zehar, tokiko Txorierriko zinegotziek ere parte hartuko dutela. Bileraren ordua, baina, ez dute zabaldu. Arratsaldean, berriz, Floriano Durangora bideratuko da, bertan Bizkaiko beste eskualdeetako zein Gipuzkoako hautetsiekin egoteko asmoz. Udal mailako ordezkariekin mintzatu ostean, PPren idazkariordea Bizkaiko PPren toki batzarretako presidenteekin zein Bilboko Barrutikoekin batzartuko da Bilbon. Bilera horretan, Arantza Quiroga EAEko PPren presidentea ere izango da. Argazkian, Carlos Floriano / cc-by-sa Kantabriako PP.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun