Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak "Tu intimidad en un click" tailerra emango du bihar, osteguna, Algortan. Ekimena Eztabaida gune antiautoritarioak antolatu du eta Algortako Villamonte plazako bere lokalean burutuko da, arratsaldeko 7:30ean. Ikastaroa erabat praktikoa izango da eta bertan norberaren datuak sarean erraztasunez zelan ikertu daitezkeen erakutsiko da, praktika horien biktima ez izateko saihesbideak erakusteko ondoren. Era berean, hiritarrek erakunde publikoengandik dugun informazioa jasotzeko eskubidea gauzatzeko hainbat teknika azalduko dira. Besteak beste honako hauek dira Zelaietak jorratuko dituen gaiak: Snowden eta Wikileaks-en filtrazioak eta datuekin egindako albiste zatiketak, esklusibak, scoop-ak (esklusibaren bat zatika ateratzea) eta horien gauzatzeko iragazleak;
Ahaztua izateko eskubidea sarean; Informazioa eskuratzeko eskubidea, tartean agiri ofizialetan pertsonen identifikazioa; eta, azkenik, zabor-publizitatea eta dei komertzialen datu baseak. Argazkian, ordenagailuen web kamera kanpotik kontrolatzea ohiko bide bat da intimitatea urratzeko / cc-by-sa Courtney Carmody.