Udako ordutegia indarrean da Leioako udal bulegoetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 25a, 19:05

Leioako udal bulego guztietan ezarri da jada ohiko udako ordutegi berezia, tokiko iturriek baieztatu dutenez. Kultur Leioaren kasuan, joan den astelehenetik irailaren 30era arte, mantenduko da ordutegi hau, 08:00etatik 14:30era. Kultur Leioako zerbitzu ezberdinek honako ordutegi hauek izango dituzte: KZgunea, 09:00-13:00; Euskara Zerbitzua, 09:00-13:30; Liburutegia, 08:00-14:30; Kultura, 8:00-14:30; eta harrera, 08:00-14:30. Udaletxea zein gainontzeko udal bulegoak (Bulego Teknikoa, Gizarte Zerbitzuak, eta Pinuetako bulegoa) joan den ekainaren 13tik irailaren 19ra arte mantenduko dute udako ordutegia, 08:30etik 13:30era. Argazkian, udaletxea / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun