Erandioko jaietan txosnak herri erdian jartzea aldarrikatuko dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 25a, 19:17

San Agustin jaietan txosnagunea aurten herri erdian nahi dutela aldarrikatzen dabiltza azken asteotan Erandion. Udalari jai gunea metro geltoki atzean dagoen aparkalekuan, Martiartu plazan, jartzeko proposamena egin diote, "baina ematen du aldaketarako gogo handirik ez daukala...", azaldu dute kanpainaren sustatzaileek. "Ezezkoaren aurrean", ahalik eta jende gehien informatu, batu eta mobilizatzea nahi dute. Horretarako, ostiral honetan, ekainak 27, prentsaurreko jendetsua egingo dugu, 20:30ean, udaletxe plazan. "Etor zaitez koadrilako kamisetarekin, zuen jaietako aldarrikapenekin, kultur eragileen maskotekin, zapiekin... Agerraldi jendetsu bezain koloretsua eman nahi dugu... entzun diezagutela", adierazi dutenez. Argazkian, koadrilak Erandioko jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun