Bosgarren urtez, hilaren 26etik uztailaren 6ra bitartean, Sommerfesta ospatuko dute Algortako batzokiko jolasgunean. Aipatutako jaiaren izena dioen bezala ("sommer" uda da alemaniarrez, euskarazko "festa" hitzarekin elkartuta), Algortan garagardotegi alemana egitean datza. Bertan ohiko plater germaniarrak dastatzeko aukera izango da: ukondoa, saltxitxak, baita hestebeteak ere, tokiko garagardoarekin bustita. Antolatzaileak Algortako bi talde dira:
Itxartu eta
Getxo Rugby, biak ala biak Getxo udalerrian oso errotuta eta jende kopuru handia biltzen dutenak. Horiekin batera, Enrique Thate euskal-alemaniarra, Bilboko urdai-saltzaile ezaguna eta horrelako ekintzak antolatzen eskarmentu handia duena dabil. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Itxartu eta Getxo Rugbyko kideak orain urte batzuetako Sommerfesta aurkezten / © Itxartu.