Egitaraua:
Ekainak 27, ostirala
19:00 Txupinazoa.
20:00 Igel-toka lehiaketa.
21:00 Sardina-jana.
23:00 Erromeria: Sukar taldea.
Ekainak 28, larunbata
11:00-14:00 eta 15:30-18:30 Haurrentzako parkea.
12:00 Paella lehiaketa.
15:00 Paellen sari-banaketa.
18:30 Moto GP Laugarren Lasterketa (umeentzat).
19:00 Antzerkia: “Ganso”.
Ekainak 29, igandea
11:30-16:30 Ludoteka eta haurrentzako jarduerak.
12:00 Udal Musika Banda.
13:00 Tortilla lehiaketa.
13:30 Hamaiketakoa helduentzat.
14:45 Tortillen sari-banaketa.
16:30 "Baserriko kirolak” familiarteko jolasak.
20:00 Traka eta jaien amaiera.
Sopela ikastetxeetako (Zipiriñe, Ander Deuna, Iberre eta Helduentzako Hezkuntza Iraunkorreko zentroa) ordezkariek piztuko dute San Pedro jaietako txupina bihar, 20:30 inguruan; hilaren 29ra bitartean, ekitaldiz beteriko lau egunei bidea emanez. Hala ere, ez dira horiek asteburu honetan inguruan izango ditugun festa bakarrak. Erandioko Kukularra auzoak ostiralean piztuko du ospakizunen hasierako suziria 19:00etan, ordu bete beranduago igel-toka txapelketa egiteko. Horren ostean, 21:00etan, sardina-jana egingo dute. Eta behin indarrak hartuta, dantzatzeari ekingo diote 23:00etan, Sukar taldearen doinuak lagun. Larunbaterako, berriz, paella lehiaketa antolatu dute. Argazkian, sardina erreak dastatzeko aukera ere egongo da ostiralean Kukularran / © Erandioko Udala.