Txalaparta Jaia larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 25a, 21:02

UKTEST taldeak Txalaparta Jaiaren 11. edizioa egingo du larunbat honetan, ekainak 28. Goizean, Algortako Etorbidean dagoen Etorkizuna taldearen lokaletik abiatuko dira txalaparta poteoan, trikitilari eta dultzainariekin. 15:00etan egingo dute bazkaria The Piper's taberna irlandarrean eta kantaldia ere izango da. Arratsalde partean, Tellagorritik batukada abiatuko da, San Nikolas plazarako bidea hartuz. Bertan, txalaparta ikastaroa emango dute UKTESTeko kideek. Txalaparta zozketaren ondoren, Letamina Chourekin bukatuko dute jaia. Bazkarirako txartelak salgai (16,5 euro) daude jada, The Piper's taberna irlandarrean. Argazkian, hainbat ume txalaparta ikastaroan / © Getxoko Kultur Etxea.

Txalaparta Eguna

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun